lunes, 1 de mayo de 2017

#karrantza #55Sketchcrawl

Karrantzako Sketchcrawlean egon gara zapatuan marrazten, giro aparta, leku nasaia, auzo asko galduta ibiltzeko marrazten beste ardura barik, Gorkak esan eban moduan aste osoa egon ahal da hemendik marrazten.

Lehenengoa trenean berotze ariketa.

#pozalagua kobazuloan, gustura egongo ginan denpora gehiago.

Kobazulotik gertu #karrantza haraneko ikuspegi parebakoak dagoz.

Auzoetan batera eta bestera, oraingoan #ahedo auzoa izanda marrazteko aukeratua, zezen plazatik antxinako eskola armarri eta guztikoa. Noiz baiten diru asko ekarri eban Ameriketatik auzo honetako norbaitek eta Indianoen etxeaz gain herriko umeentzako eskola eraikin eban.

Hau #Concha da, baian ez Donostiakoa, eztarria bustiz trago bategaz Kepa marrazten saiatu nintzan berak erabiltsen daben estiloa imitau nahian emaitza ez izan-arren konparagarria.

Bazkarian berandu zabaldu ziren ateak arazo txiki baten gaitik baina hamen jenteak dana umoreaz hartzen dabenez barre batzuk egin hobe haserratu baino. bazkaria ona karrantzan indabak, zelaz ez ba? karrillerak eta gatzatua oso onak be bai.
Bazkaloste txikia eta ez neban marraztu, Yerbes aita semeen eta autobuseko gidarian pasadizuak… giro onean.

Arratsaldean #DolomitasMuseoa , minerala menditik garraiatzeko erabiltsen eben makinaria marrazteko aukera.

Treneko ordura arte zaldieri jaten emon argazki batzuk egin...eguna amaitu da konturatu orduko.
Oso ondo #GorkaBelasko #KarrantzaHarana Bizkaiko azalera handiena daukan herria ezagutzeko aukera hau emotearren, eskerrik asko eta hurrengo bat arte.