domingo, 12 de octubre de 2014

Ia inguruotatik norbait animatzen bada. A ver si se anima alguien de la zona

  Iragarki bat prestau eta inguruotan ipini dot, ia norbait animaten bada gugaz batera Ean marrazten datorren zapatuan. Eguraldi ona egitea ondo etorriko zan marrazkilariok nahi dogun tokietan marrazteko, urrian erdietatik aurrera ego haizea egitea da ohikoena eta horrek euria uxatzen dau. Ia zorte ona daukagun ba eta ez daben euririk egiten behintzat. Ibiltaldi gidatua be dagoeneko baieztuta dago. Oso ibilpide polita da, erreka ondotik, leuna, eta ordu bete edo asko jota ordu eta erdian egiten da. Ez da beharrezkoa oinetako berezirik ekartea, baina takoidunak ez nituke gomendatuko, bide zidorra harri koxkorrez estalita dagoanez ez da izango basarik naiz eta euria egin.
He preparado y repartido por Ea y alrededores unos pocos carteles como este, con un poco más de información que el cartel principal del 45.Sketchcrawl, a ver si alguien de la zona se anima a dibujar el sábado con nosotros. Esperemos que el tiempo nos acompañe, en octubre a partir de mediados lo normal es el viento sur y esto aleja la lluvia, ademas de temperatura agradable. La visita guiada esta ya confirmada, es un bonito paseo por un sendero que discurre junto a la ria, casi totalmente llano, nos llevara como una hora o como mucho hora y media, que seguro que nos entretenemos dibujando en el camino o en la antigua ferrería. El sendero es de gravilla por lo que no habrá barro ni aunque llueva y con calzado normal vamos bien, siempre que no sean zapatos de tacón, claro.

No hay comentarios :

Publicar un comentario en la entrada