jueves, 5 de diciembre de 2013

Kirikiñausi batentzat marrazkiak, eta III. Dibujos para una ericera, y III

Gaurko honegaz amaitutzat emoten ditut kirikiñausieri buruzko atal honek.
Gure kirikiñausiaren neurriak: 3´50m. barruko diametroa, 0´50m. hormaren zabalera eta 0´80 hormaren altuera. Neurri ertainekoa dala esan genezake baina badira askoz handiagoak.
Berrogeita hamar  kirikiñausitik gora daude katalogatuta Bizkaian, gehienak Gorbeia mendiaren magalean. Kirikiñausi hau urte askotan erabili izanda jaietako txosna moduan, eta erabilpen honetara egokitzeko izan ditu konponketa batzuk: harriak masaz hartuta daude eta horma gaina ere zementu masaz estalita dago, baina deigarriena, jaietan datorren jendea euritik babesteko, egin zitzaion aterpea da. Beste garai batzuk ziren eta ez zitzaion asko begiratu kirikiñausiaren jatorrizko eraikina mantentzeari. 

      Gaztainondoaren adar bat udaberriko jantziarekin.                 Una rama de castaño con su "traje" de primavera.

Con esta entrada de hoy doy por terminado este tema de las ericeras.
Las dimensiones de nuestra ericera son: 3´50m. de diámetro interior, 0´50m. la anchura de la pared y 
0´80m. la altura de la pared. Podemos decir que es de unas medidas medianas.
Solo en Bizkaia tenemos más de 50 ericeras catalogadas, la mayoría en las faldas del Gorbeia. Nuestra ericera se ha usado durante muchos años como txozna en las fiestas de la ermita y para este uso ha sido acondicionada, las piedras ahora están unidas con cemento y también en la parte superior tiene una capa para alisar la superficie. Pero lo más llamativo es el sotechado de metal que se puso para proteger a la gente de la lluvia en las fiestas. Eran otros tiempos y no se tuvo muy en cuenta cuidar la construcción original. 

      Gaztainondoaren fruitua eta kirikiñoak udazkenean.  Los frutos del castaño, las castañas, y los erizos en otoño.

Gaztainadiaren desagertzea.
Gure herriko toponimia begiratuz Olabe auzo honetan bertan, Portu baserritik gertu Gaztaiñadia izeneko leku bat dago, bestalde herriko abizenak ikusita Gaztañaga dago besteak beste. Beraz ez da harritzekoa kirikiñausi bat hemen izatea. Inguru guzti hau gaztainadi handi bat izango zen XIX. mendean. Geroztik gaztainondoaren “tinta” eta “Txankroa” gaixotasunak gogor jo zuten, eta oraintsuago pinua eta eukaliptoaren landaketa ugariak gaztainadiak ia desagertu ditu inguruotatik.

San Bartolomeko kirikiñausia Bedaronan ikustaldi gidatu batean.
La ericera de San Bartolome en Bedarona en una visita guiada.

La desaparición del castañar
Revisando la toponimia de nuestro pueblo vemos que en este mismo barrio de Olabe, cerca del caserío Portu un lugar que se conoce por el nombre Gaztañadia, por otro lado tenemos en el pueblo apellidos como Gaztañaga. Por lo tanto no es extraño que tengamos una ericera en este lugar. Todo este entorno sería sin duda un gran bosque de castañas en el siglo XIX. Pocas décadas después las enfermedades del castaño conocidas como “tinta” y “chancro” atacaron severamente los castaños, y ya más actualmente la plantación masiva primero del pino y después del eucalipto hicieron casi desaparecer del todo los castañares de nuestro entorno.

Panelaren lehenengo zirriborroa, gauza batzuk dagoz aldatzeko. Primer borrador del panel, hay que cambiar algunas cosas todavía.


No hay comentarios :

Publicar un comentario en la entrada