viernes, 15 de noviembre de 2013

Kirikiñausi batentzat marrazkiak, II. Dibujos para una ericera, II.

Batek baino gehiagok aurreko sarrera irakurri eta gero galdetuko eban: zergaitik jaten eben gaztaina bakarrik ia urte osoan? ba erantzuna erraza da: besterik ezer gitxi zegoalako. Ez zan ezagutzen gure herrialdeetan artorik, garirik ogia egiteko, tomaterik, gaur egun lapikokoa egiteko indaba, dilista eta abarrik. Ia guztiak Ameriketatik ekarri ebezan urteak geroago.
---------------------------------------------- 
Más de uno se habrá preguntado tras leer la entrada anterior: ¿pero porque no se comía nada más que castañas durante casi todo el año? Pues la respuesta es tan sencilla como que no había mucho más. Se desconocía el maíz, el trigo para hacer pan, el tomate y la mayoría de los productos que hoy día nos parece que son de siempre. Todos estos alimentos llegaron de América varios años después.

Paneleko marrazki handiena, kirikiñoak biltzen. Dibujo principal del panel donde vemos la recogida de los erizos.

“Kirikiñausiaren” tamaina gaztainadiak zuen garrantziaren araberakoa izaten zen: diametroa metro bi izatetik, batzuetan, zortzi metro edo gehiago izatera hel zitekeen. Gehienek atetxo bat zuten sartzeko, baina ez beti. Estalkirik, ostera, ez zuten inoiz izaten. BILTEGI HAUEK, GURE ONDARE ETNOGRAFIKOAREN BENETAKO MONUMENTUAK DIRA.
------------------------------------------------------
El tamaño de la ericera era proporcional al castañar en el que estaba situado: de 2 metros de diámetro hasta 8 metros o más en algunos pocos casos. La mayoría tenían una puerta de paso pero no siempre. Sin embargo ninguno tenía tapadera. Estos “almacenes” son verdaderos monumentos de nuestro patrimonio etnográfico.

Basurdeak kirikiñausira sartu nahian. Jabalís queriendo entrar a la ericera.

Basurdeek, txerriek eta abarrek ezin zituzten “kirikiñausiko” gaztainak jan. Han kirikiñoak, bi hilabete egoten ziren gutxienez, ukitu gabe. Denboraz, beratu eta egostuz kirikiño barruko gaztainak tratamendu berezi bat hartzen zuten. Kirikiñausitik atera eta buru lodikote bat zuen esku-bara berezi baten kolpe arin batez edo zapalduz erraz ateratzen zen gaztaina. Gaztainak heldu egiten ziren, eta guzti honi esker gaztainek gehiago irauten zuten harrak eta lizunak jan gabe. Hori garrantzitsua zen, urtean sei edo zazpi hilabetetan eguneroko janaria ia bakarra izango zen eta.
-------------------------------------------
Los jabalíes, cerdos y otros animales no podían comerse las castañas de la ericera. Allá los erizos permanecían como mínimo un par de meses sin que nadie los alterase. Con el tiempo se fermentaban y las castañas en el interior de los erizos recibían un tratamiento especial. Se sacaban entonces de la ericera y con un rastrillo especial, de cabeza más grande y pesada, se golpeaban o también pisándolas, los erizos liberaban así las castañas de su interior. Las castañas maduraban, y tras todo el proceso duraban más tiempo sin ser atacadas por larvas, gusanos, hongos y humedades. Esto era importante sabiendo que durante 6 o 7 meses seria casi el único alimento.

Tamaina handiko kirikiñausi bat Gorbeiako magalean (argazkia Deia.com) 
Una ericera de grandes dimensiones en las faldas del monte gorbea (foto de Deia.com) 

Gehiago Hurrengo sarreran
------------------------------------
Más en la siguiente entrada.

No hay comentarios :

Publicar un comentario en la entrada